Hasiera > Lekunberrin bizi > Hezkuntza > Larraungo Aek euskaltegia

Larraungo Aek euskaltegia

 

LARRAUNGO AEK EUSKALTEGIA


30 urtetik gorako jarduerari esker, helduen euskalduntze alfabetatze alorreko erakunderik hedatuena da.
Aek-ren metodologia hizkuntzaren ikuspegi funtzional eta komunikatibotik abiatzen da. Eskolan erabiltzen diren ariketak erabileran oinarritzen dira eta ikasleek benetako komunikazio egoerak landu behar izaten dituzte.
Aek-k Euskal Herri osoan ditu euskaltegiak. Horietako bat Lekunberrin kokatua dagoena da. Euskaltegi honetan eskaintza hauek ditugu:

Erritmo ezberdineko ikastaroak (astelehenetik-ostiralera) talde aurruntetan eta ordutegi guzietan.
EGA azterketa prestatzeko ikastaroak.
AUTOIKASKUNTZA. Hasiera mailatik EGAraino. (Ordutegi arazoak dituztenentzat oso aproposa)
Foruko barnetegia. 24 orduz euskal giroan murgilduta egoteko.
Enpresa eta erakundeentzako ikastaroak, euskararen normalizazioari begira eta euskara sustatzeko planak eskainiz.

Bestalde, aipatzekoa da Aek-k antolatzen dituen jarduera ezberdinen artean ezagunena KORRIKA dela eta bi urtetik behin ospatzen dena.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu dei ezazu 948 60 47 04 telefono zenbakira, e-mail bat bidali larraun@aeknet.net helbide elektronikora edo pasa zaitez Larraungo udaletxe behetik. Bisita ezazu gure web orria www.aeknet.net


<< Itzuli