Hasiera > Lekunberrin bizi > Hezkuntza > Aralar Udal Musika Eskola

Aralar Udal Musika Eskola

Aralar Udal Musika Eskola

Gure eskola Irakaskuntzako Udal Zentro bat da, Udal desberdinek babestua, eta musika-heziketa praktikoa eskaintzen duena adin guztietako zaletuei zuzendua, baina baita ikasketa profesionaletarako orientabide batzuk ere gaitasun eta zaletasun berezia erakusten dutenei.
www.aralar.org

Egun 19 irakasle ari gara eginkizun hauetan, betiere helburu garbi baten bila: musikaren bitartez heziketa eskaintzea.
Aralar Udal Musika Eskolak Nafarroaren iparraldeko errealitate geografikoaren arabera egokitutako eredu bat du oinarri, bertako banaketa geografikoa eta orografikoa oso berezia delako. Horrela, eskolaren egoitza, gauza guztiak prestatzeko eta antolatzeko erabiltzen dena, Lekunberrin aurkitzen da eta irakasleak ibiltzen dira herriz herri pedagogia-plan berbera eskainiz herri desberdinetako biztanleei (Araitz, Betelu, Basaburua, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri eta Ultzama).
Informazio gehiago: www.aralar.org

<< Itzuli