Herriko jaiak ospatzen dira, eta normalean bost egun irauten dute; era askotako jarduerak antolatzen dira, lehiaketa gastronomikoak, haur-jolasak eta dantza tradizionalak, eta batez ere, pilota-partida interesgarriak, bai profesionalenak eta bai afizionatuenak ere. Urtetik urtera, ekitaldi berriak gehitzen ahalegintzen dira, baina tradiziozkoak ere mantenduz.