Hasiera > Kultura eta turismoa > Jaiak > Inauteriak

Inauteriak

Inguru honetan, Euskal Herri osoko lehen inauteriak ospatzen dira. Sutan amaitzen duten pertsonaia gaiztoez hain beteak eta hain errotuak dauden jai hauek berreskuratzen ari dira egun.
Kultura, gizarte eta ekonomiaren arloan aldaketa asko gertatu diren arren, eta bestelako eragozpenak ere izan badira ere, inauteriak bere horretan mantendu eta ospatu izan dira gure inguruan.



Gerra zibila iritsi zen arte, Hausterre eguna baino hiru ostegun lehenago hasten ziren inauteriak. Ostegun bakoitzak bere izena zuen, baina egunero ibiltzen ziren etxez etxe janari eske. Ekintza ugari egiten ziren, gehienak jai girokoak, eta ostegunero herriko sektore bati dedikatzen zitzaion.
Gaur egun, inauteri ofizialen aurreko larunbatean ospatzen dira inauteriak, eta musikaz, mozorroz eta kaleko giroz betetako egun bat izaten da. Herri osoa, batez ere gazteak eta haurrak, mozorrotu egiten dira eta herriko kaleak alaitzen dituzte.

Festari amaiera emateko, izaera mitologikoa duten eta erdi musikari eta erdi panpina diren joaldunen desfile bat egiten dute.

Antzina, beste era honetara ospatzen ziren:

LEHEN OSTEGUNA EDO GIZAKUNDE

Gizonei dedikatutako eguna. Emakumeek opariak egiten zizkieten gizonei, eta neskak mutilei lepotik heldu eta honela galdetzen zieten: ZER AINTZEN DIAZU?

Mutilak opariren bat agindu behar izaten zien.

Egun horretan ere aulkien dantza egiten zuten

BIGARREN OSTEGUNA EDO EMAKUNDE
Emakunde, emakume ezkonduei dedikatutako eguna.
Egun honetan, mutilek neskei lepotik heldu eta opari edo dantza bat eskatzen zieten inauterietarako. Egun horretan honako kanta abesten zuten etxez etxe: ZIZTOR MIZTOR EMAKUNDE URDAI EDO ARRAUTZE, ANDRE ZABALA EMAN EIGUZU BAT EZ BALDIN BADA BERTZE.
Egun horretan Bizkaiko dantza egiten zuten, baina emakume eta gizon ezkonduek bakarrik.

HIRUGARREN OSTEGUNA EDO OROKUNDE

Denontzako osteguna, baina batez ere haurrentzat.

Egun horretan "Sagarraren..." dantza egiten zuten.

Hiru ostegun horien ondoren, igandean, astelehenean eta asteartean ospakizunetan aritzen ziren, baina asteartea zen inauterietako egunik handiena.

Egun horietan Azari-dantza eta Antzara-jokue egiten zituzten.

GERRAREN ONDOREN
Inauteriak hausterre egunaren aurreko hiru egun hauetara mugatuta geratu zen.

Horietan, puska biltzea egiten jarraitu zuten, eguneko ekintza nagusi modura, eta ospakizun horren inguruan antolatzen ziren parranda eta herriko gazteen ospakizun amaigabeak.

PERTSONAIAK

Gure inauterietako pertsonaia nagusiei buruzko azterketa txiki bat egin ondoren, lau azpimarratu ditugu guztien artetik.
AITTEZARKO. (GAIZTOA)
LASTOZ BETETAKO ZAKUZKO PANPINA, AURPEGIAN ZAPIA ETA BURU GAINEAN KOLORETAKO KAPELUA DUELA.
LANDARRA. (AURREKOAREN ADISKIDEA)
EMAKUMEZ JANTZITAKO GAZTEA, BESOTAN NINIA EDO HAUR JAIO BERRIA DARAMALA (EGUR ZATI BAT BESOETAN)
MOZORROAK. (GAIZTOAREN SEGIZIOA)
MOZORROTUTA ETA AURPEGIAN ZAPI EDO MASKARA BAT DUTELA, HERRIAN BARRENA IBILTZEN ZIREN ETA MAKILA BATEN MUTURRETIK ZINTZILIK ZERAMATEN TXEKOR-MASKURIZ JOTZEN ZITUZTEN HAURRAK.

MUTILAK

DANTZARIZ JANTZITAKO GAZTEAK INAUTERIETAKO SEGIZIOAREKIN BATERA DOAZ BETI. TXAPELA GORRIA DARAMATE, ALKANDORA NAHIZ GALTZAK ZURIAK, ETA ALPARGATAK, BERRIZ, ZURIAK ZINTA GORRIEKIN.

Gainera, negua irudikatzen duten animalia guztiak inauterietako pertsonaia bereizgarriak dira, hala nola hartza, otsoa,


<< Itzuli

EKITALDIAK

JAIETAKO KARTELA 09
OINARRIAK