Hasiera > Kultura eta turismoa > Historia eta artea > Historia

Historia

Mugako herri honetan jauregi bat eta babes-dorre bat izan ziren. Bere historia osoan etengabeko erasoak jasan ditu, bai gaztelauen partetik eta bai gipuzkoar eta frantziarren partetik ere.
Antza denez, gerrako gertaera historiko batetik datorkio izena, Lekunberri (Leku berri) hainbat aldiz suntsitua eta berreraikia izan da. Herria kiskalita utzi zuen lehen sutea 1430. urtean gertatu zen, eta ordurako, bertan gotorleku bat zela aipatzen da.
Gauza jakina da antzina-antzinatik aduana-eginkizunak (bide-saria) bete izan dituela, XIII. mendetik gutxienez, eta hori zela eta, inguruko lurraldeetako merkatariek zenbait zerga ordaindu behar izaten zizkioten Nafarroako Erresumari. Bazuen, halaber, Errege Bide bat ere, Iruñetik Gipuzkoara zihoana, eta bertan, Kate bat jarria zuten XVIII. mendean, eta Tolosako eta Iruñeko posta-ekarleek bertan uzten zuten posta. 1792. urteko txosten baten arabera, Aldundiak Iruñetik Gipuzkoaraino zihoan zortzi legoa baino gehiago bide hori proiektatzea erabaki zuen, zoladura irmoko 24 oin gaztelauko zabalera batez, eta oin bat eta laurdeneko lodiera zuen harlanduzko ohantze batek osatua, galtzada lakarra modukoa eratuz, hori guztia harri-koskor sendo eta txikiz estalia, mugarriz eta izkinarriz hornitua.
XIX. mendean baziren bertan bi denda, bi ostatu, taberna, mutikoentzako eskola eta neskentzakoa, eta herritarrek hornitzen zuten parrokia-elizako abadea. Bazen, baita ere, bi errotarri zituen errota bat. 20ko hamarkadan, irin-fabrika bat, txokolate-fabrika, gatz-fabrika, zerrategia eta komentua ere bazeuden.


Data azpimarragarriak:

1192. Antso Jakitunak foruak eman zizkien Larraungo biztanleei, eta horien bitartez, errege jaurerriko biztanle-multzo honen petxak bateratu eta eguneratu ziren.1397. Errege Karlos III. Nobleak pribilejio bat eman zien bailarako pertsona libreei eta beren ondorengoei, eta hori zela eta, bertako biztanle guztiak kapare bilakatu ziren, guztiak eskubide berdinekin.
1430. Gaztelauen inbasioa Herria suntsitu zuten.
1514. Errege Fernando Katolikoak berretsi egin zituen Nafarroako erregeek bailarakoei emandako pribilejioak, eta halaber, zein armarri erabili behar zuten adierazi zuen.
1794. Frantziarren inbasioa. Herria, hornigaiak, lurrak eta abar suntsitu zuten.
1914. Plazaola eraiki zuten.

ARMARRIAK

Escudo de lekunberriSorburuan, armarriak pertsona batenak izaten ziren, baina denborarekin, beren izaera militarra galtzen hasiko ziren eta biztanle-gune eta lurraldeen erakusgarri izatera igaroko ziren. Noble edo kapareen etxeak eta nekazarienak bereizteko balio izaten zuten.
1512. urtean, Fernando Katolikoak finkatu zuen egun kontserbatzen dugun armarria, Lekunberriko alde zaharreko etxe gehienetan ikus daitekeena; bertan, haritz bat ageri da, zilarrezko zelai batean, eta halaber, ibilian doan otso bat eta Nafarroako eta Aragoiko erregeen armak ere ikus ditzakegu.

 


<< Itzuli