Hasiera > Kultura eta turismoa > Historia eta artea > Erlijio-artea

Erlijio-artea

San Joan Bataiatzailearen Parrokia Eliza, Ahizpa Klaratarren Komentua, Pilarreko Ama Birjinaren Baseliza.


San Joan Bataiatzailearen Parrokia-Eliza

Imagina: San Joan Bataiatzailearen Parrokia ElizaXIII. mendeko eraikina, herriko zaindari San Joan Bataiatzaileari eskainia. Nabe bakarreko eraikin bat da, kanoi-erdi zorrotzeko estalkia duena, XIX. mendean berritutako sarrerako atea, burualde zirkularra kanpoaldera ematen duen leiho batekin, landare eta giza irudiekin apaindua, eta estilo erromanikoan egina.
Kanpoaldetik, harlandua dugu, teilaturaino iristen diren kontrahormez sendotutako hormak eta burualdea dituena.

Barrualdean erretaula nagusi barroko zoragarria eta errenazimentuko bi erretaula ikus ditzakegu. 1673. urtean egindako erretaula nagusiak altuera handiko basamentua du, alboko horma-hobiekin, eta horren gainean, hiru kaleko gorputza bermatua dago, zutabe bikoitzez bereiziak eta frontoi zirkularra du erremate modura.

Ahizpa Klaratarren Komentua

Ahizpa Klaratarren KomentuaJosé M. Juanmartiñena jaunak eta bere emazteak 1888. urtean fundatua, monasterio tradizionalen antzera antolatua dago, erdiko gune nagusi modura klaustroa izanik, eta gelak horren inguruan. Arkitektura gotikoan inspiratutako formulak errepikatzen dira tenpluan. Fatxadak oso diseinu sinplea du, harlanduz egina dago eta leiho-zuloak dira zertxobait alaitzen duten apaingarri bakarrak.

 

 

Pilarreko Ama Birjinaren Baseliza

XVIII. mendeko ereduen erara egina dago erakin hau. Barrualdea laukizuzena du, eta kapera nagusia oinetan dago; horren gainean, bi albo-hegal dituen korua goititzen da. Kanpoko hormak luzituta daude, leiho-zuloetan eta izkinetan izan ezik.



<< Itzuli