Hasiera > Kultura eta turismoa > Historia eta artea > Arkitektura zibila

Arkitektura zibila


Ordekako baserriak parrokiaren inguruan antolatuak daude Lekunberrin. Baserriaren tipologia hori herriko ia etxe guztietan errepikatzen da, zenbait salbuespen dauden arren.


Lehen etxe mota

Lehen etxe motaTamaina handikoa da eta harria oso landua du fatxada guztian. Sarrerako ateak arku zorrotza du eta leiho-zuloak gotiko erakoak dira. Antzinako fatxaden eredu hau bakarrik kontserbatzen da, bi hartz ageri diren armarri bat duela, eta baliteke Lekunberriko antzinako armarria horixe izatea.

 

 

Bigarren etxe mota

Bigarren etxe motaTamaina handikoa da, eta fatxadan, harlanduzko hormak ikus ditzakegu, izkinetan, leiho-inguruetan eta erdiko apainduran harlanak agerian dituela. Atea, gehienetan, puntu erdikoa izaten da, leihoetan leihoburuak ditu, eta armarri bat ere izaten du, bertako bizilagunei noblezia eta gizarte maila jakin bat ematen diena. Eraikinaren gainean, bi isurialdeko estalkia du, egurrezko teilatu-hegala duena.

 

 

Hirugarren etxe mota

Hirugarren etxe motaFatxada zabala eta lau isurialdeko teilatua dituen etxetzarra. Elizaren inguruan topa ditzakegun etxetzarrak baino modernoagoa da. Bi leihate handi ditu eta ongi landutako harlanak ageri ditu alboetan eta erdiko aldean. Balkoi korritua eta armarri konplexuagoa ikus ditzakegu apaingarri moduralejo.

 

 

Garbitegia

GarbitegiaDuela zenbait urte berritutako eraikin publikoa, emakumeek lixiba edo "lixue" egiteko erabiltzen zutena. Ur-putzu handi bat da, zapal-zapal jarritako harri leunez inguratua, garbitzera eramandako arropa horien gainean jarri eta igurzteko.

 

 

 

Mitxausena Kultur Etxea eta Liburutegi Publikoa

Mitxausena Kultur Etxea eta Liburutegi PublikoaHerriaren alde zaharrean kokatua, eraikin tradizional edo baserri eraberritua da, gaur egun Musika Eskola, Kultur Etxe eta Liburutegi gisa erabiltzen dena. Baserri baten berezko hiru alderdiak ikus ditzakegu bertan: ukuilua, etxebizitza eta ganbara. Era guztietako kultur jarduerak egin ohi dira, hala nola, hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, ikastaroak eta bilerak.

 

 


<< Itzuli