Hasiera > Udaletxea > Ordenantza, Lekunberriko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena

Ordenantza, Lekunberriko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena

Euskara, Lekunberriko hizkuntza, gaztelania bezala, Lekunberriko Udalaren eta udalerriko hizkuntza ofiziala da. Dena dela, euskara eta gaztelania, biak hizkuntza ofizialak izanik ere, oso urrun daude berdintasun sozialean egoteko, euskarak urtetan jasan duen bazterketaren ondorioz. Hortaz, Lekunberriko Udalak tratamendu bereizia eta lehentasuna emanen dio euskarari.

Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legeak dioenez, euskara eta gaztelania Nafarroako hizkuntzak dira eta, hortaz, herritarrek eskubidea dute haiek ezagutu eta erabiltzeko. Gainera, euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen zaie herritar guztiei administrazio publikoekin dituzten harremanetan.

Foru Lege hori kontuan hartuta eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, hurrengo ordenantza onestea erabaki da.

deskargatu



<< Itzuli