Hasiera > Agenda > Belcos

Agenda

KULTUR 2015 - Belcos

BELCOS

 

Osteguna, 2015eko

Abuztuak 6

 

Plaza

Lekunberri

20:30

Bere aurreko lanean Las palabras harritu bagintuen bere ahots berezia eta modaren gorabeheretatik libre zeuden zenbait abesti on entzunda, bere bigarren albumean, Septiembre. Bwelcosek aurrerapause erraldoia ematen du berriz ere hagitz inspiratuta dagoen Ion De Luisek produzitutako bederatzi tema eskaintzeko.
Usadio zaharrari jarraikiz sortutako disko baten aurrean gaude, obra unitario baten antzera, eta ez kantu-bilduma baten gisara. Album horrek, istorio onekin gertatzen den bezala, hasieratik bukaerara entzuteko eskatzen du; izan ere puzzle baten antza du, azkenean pieza bakoitza bete tokian sartzen baita modu perfektuan, bat ere sobera gelditu gabe. Emaitza, soinu-bidaia bat, eta horretan Belcos taldeak belaunaldi oso baten barne paisaiak eta memoria sentimentala ezagutzera gonbidatzen gaitu, bere eskutik ibilita.
Septiembre kantuak zabaltzen du diskoa; izan ere, lanari izenburua ematen dion tema da, eta lanaren bertute guztiak iragartzen ditu: melodia hilezkorrak, moldaketa bikainak eta erraz ezagutzen diren eragin sorta bat, oso ongi barneratuak, besteak beste, pop ingelesa, folkaren tradizio onena eta soinu amerikarrak. Eta dena izugarri zainduta dauden testu batzuen zerbitzura; izan ere, bere espresio-baliabideen jabe den musikari baten xumetasunez eta lan bikainez isurtzen dira abestietan, songwriters handien fruituak jasotzeko gauza baita.

<< Itzuli