Hasiera > Albisteak

Albisteak

2018-06-15 - ARALAR IRRATIKO BANDOA

Lekunberriko Udaletxeak 2018ko uztailan irratirako esatari bat kontratatzeko prozesua jarri du martxan. 

Pertsona interesdunek honako baldintzak bete beharko dituzte:

-Adin nagusikoa izatea.
-Euskara maila altua.
-Zonaldekoa izatea edo zonaldeko berrien jakintza.

Lan eskaintza honetan interesa baduzu, zure curriculuma Lekunberriko udaletxean utzi behar duzu edo e-postaz bidali bulegoak@lekunberri.net helbide elektronikora ekainaren 25a baino lehen. 


Lanaldia uztailaren 4an hasiko luke pertsona kontratatuak eta emisio orduak 10:30etatik 14:30etara izango lirateke gutxi gorabehera.