Hasiera > Albisteak > Antzinako Azoka 2018 · Gure Artzaiak

Albisteak

2018-07-01 - Antzinako Azoka 2018 · Gure Artzaiak

2018ko Antzinako Azoka

 
Iraganaren funtsa denboran zehar gidatu gaituen ikur hautsezina da. Lekunberrik aurten ere, aspaldiko bere merkatua ospatzen du Erdi Aroara bidaia bat eginaz.

Biztanleak mozorrotu egiten dira, bertako istorioetan inspiratutako kale animazio, jolas eta jarduerak antolatzen dituzte eta bere salgaiak eskaintzen dizkiote bisitari orori.

Aspaldiko lurrinez blaitutako kaleak, orgaz edo oinez, ibiltzeko aprobetxa dezakezu. Musika, antzerki emanaldiak, eskulangintzako eta jakiz beteriko postuez disfrutatzeko aukera paregabea izango duzu.

Egunean zeharreko baoateko jarduera batzuk Txapela jaurtiketa, sokatira, familiak artoa askatzen, ur-emaleak, inkisizioa, kanpaia jotzeak, komunikazio zaharra (Irrintzia), dantza tailerra... izango dira. 

Esperientzia historikoaz gozatzeko benetako aukera paregabea da, Galduko duzu? Gure merkatura gertura zaitez, bizi honako jaia!
 


<< Itzuli