Hasiera > Lekunberrin bizi > Kirola

Kirola

Lekunberriko legua

Era honetako lasterketa bakarra da eta Lekunberriko herrigunetik Azpirozko baserri bateraino dauden 7.000 metroak egitea da kontua. Lasterketa honetan, bere garaian, apustu benetan latzak egiten ziren errekorra puskatzeko, eta Juan Cruz Azpiroz "Txikito de Arruitz" izan dugu bertako protagonista nagusietako bat. Gaur egun, errekorra Andrés Pérezek du 17' 31" denborarekin.

Aurtengo legoa. Martxoak 20, igandea

tfnoa. 948604545

Aralarrera ibilaldia

Aralar mendiko ia tontor guztietatik igarotzen den mendi-ibilaldi bat da. Ibilbidea ederra bezain gogorra da, eta bi urtez behin egiten da. Batez ere, Nafarroatik eta Euskaditik etorritako hainbat eta hainbat mendizalek parte hartzen dute bertan. Argibide gehiago nahi izanez gero: Tel. 948 604545

Aurtengo Martxa ekainak 12, igandea