Hasiera > Lekunberrin bizi > Nagusiak

Nagusiak

Larraun eta Lekunberriko adineko pertsonak elkartzen ditu. 241 bazkide gara. Batzarra 9 kidek osatzen dute eta bertako lehendakari Antonio Castrillo da. Elkartearen lokalak 180m2 neurtzen du eta Lekunberriko Udala da horren jabea. Bertan, eginkizun anitzetarako areto bat (jangela, jolas-aretoa, hitzaldiak), taberna, sukaldea eta bulegoa ditugu. Elbarritasunen bat duten pertsonentzako osasun-zerbitzuak. Aldapa duten bi irteera eta sarrera. Laster, pantaila erraldoi bat inauguratuko dugu, eta horrela, dokumentalak eta hitzaldiak eskaini ahal izango ditugu, lokal guztiarentzako megafonia baten bidez, CANen diru-laguntzari esker.

Honako zerbitzu hauek ditugu: Gimnasia-ikastaroa, podologia-zerbitzua, eguneko jangela, podologoa lanean aritzeko lokal egoki bat, eta abar.

Gure elkartearen helburua:

Adineko pertsonen edo minusbaliatuen ongizateari mesede egiten dien gauza guztietan laguntzea eta parte hartzea, kultur ekitaldiak, kultur txangoak, aisialdikoak, hitzaldiak, eta abar antolatuz.
Erakunde guztiekin elkarlanean aritzea, bai udal mailakoekin eta bai probintzia mailakoekin ere, %25aren parekoa den herritar multzo honentzat ezinbestekoak diren zerbitzu berriak sortzen.
Gure inguruko erretiratuen zentroekin elkarlanean aritzea: Sakana, Basaburua, Ultzama, Betelu eta Leitza, gure zentroetan orokorrak diren gaietan. Urte osoan hainbat jai-ekitaldi antolatzen ditugu. Herriko jaiak: San Joan, San Fermin, Pilarreko eta Eguberrietako Jaiak, eta horiez gain, mus eta seiko txapelketak.


EKITALDIAK

2015/09/17
MEMORIA TAILERRA