Hasiera > Lekunberrin bizi > Osasun zentroa

Osasun zentroa

Lekunberrin medikuntza-kontsultategi bat dago, Irurtzungo Osasun Zentroari atxikia. Lekunberrin mediku batek eta OLT edo erizain batek egunero pasatzen dute kontsulta, eta astean bi egunetan pediatra batek eta pediatriako OLT batek. Kontsultategi honetara Lekunberriko pazienteak joaten dira, Larraungo Bailarako herri guztietakoak, eta pediatrarengana Araitz-Betelu Bailarako haurrak ere etortzen dira.

Lekunberriko kontsultategian zerbitzu hauek eskaintzen dira:

- Administrazio Zerbitzua: lehen arretarako eta arreta espezializaturako hitzordua finkatzea, osasun-txartelaren eskaera kudeatzea, baimen berezietarako agiriak kudeatzea, aldi baterako ezgaitasunak eta errezetak betetzea, eta abar.
- Medikua: era guztietako medikuntza-kontsultak, tratamenduak eta azterketak, maila txikiko kirurgia, eta abar
- OLT: Hiperkolesterolemia kontrolak, diabetea, gizentasuna, hipertentsioa; krioterapia, espirometriak, sendaketak egitea, botikina, elektroak, maila txikiko kirurgia, eta abar.
- Pediatra eta pediatriako OLT: haurrei dagokienez, Nafarroako Osasun Zerbitzuak haurrentzat programatutako azterketa eta txerto guztiak jartzea, kontsultak eta kontrolak, eta abar.
- Analisiak: astearte eta ostegunetan, goizeko 8etatik 9etara, odol-ateratzeak egiten dira.
Profesional bakoitzaren ordutegiak:
- Administrazioa : 8etatik 15,00etara
- Medikua eta OLT: 8,00etatik 15,00etara
- Pediatriako OLT: Astearte eta ostegunetan 9,30etik 14,30era Lekunberrin, eta gainerako egunetan ordutegi berean Irurtzunen.
- Pediatra: astearte eta ostegunetan 11,10etik 15,00etara Lekunberrin; gainerako egunetan 8,00etatik 15,00etara eta astearte eta ostegunetan 8,00etatik 10,45era Irurtzunen.

Arratsaldeko 15,00etatik goizeko 8,00ak arte, Larrialdi zerbitzu bat dago Irurtzungo Osasun Zentroan, Larrialdi Zerbitzura aurrez deituta: 112

Zerbitzuak eta kontsultak erabiltzeko eta hitzorduak eskatzeko telefonoak:

  • Lekunberriko kontsultategia: 948 504208
  • Irurtzungo Osasun Zentroa: Lekunberriko kontsultategia itxia egonez gero edo administraria bertan ez badago: 94850735
  • Larrialdietara deitzeko 15,00etatik goizeko 8ak arte: 112

 

Oinarrizko Arreta Zerbitzuko ( Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua) Zuzendari eta Zuzendari Ordearekin bilera. 2008-02-22. Informazio gehiago.