Hasiera > Kultura eta turismoa > Non hartu ostatu

Non hartu ostatu

Ayestaran Hotela I*

1931. urtean eraikia, 60 gela eta 140 lagunentzako tokia du. Baditu, halaber, taberna, terraza, jatetxea, aparkalekua, garajea, igerilekua, lorategia, joko-aretoa eta TB.

Aralar kalea, 22-27 - Tel: 948 50 41 27 - Faxa: 948 50 41 27

Web orrialdea: www.hotelayestaran.com

Ayestaran Hostala II**

1931. urtean eraikia, 11 gela handi bikoitz ditu, bainugela eta berogailuekin, TB eta antena parabolikoa. Mende hasierako hotel bikain baten distira eta zaporea mantentzen ditu, antzinako itxura berberarekin jarraitzen baitu. Taberna, tximiniadun areto txiki bat, igogailua, lorategia, tenis-pista eta igerilekua du hotelaren aurrean.

Aralar kalea, 22-27 - Tel: 948 50 41 27 - Faxa: 948 50 41 27

Web orrialdea: www.hotelayestaran.com

Elosta Hotela

Landa Ostatu hau herriaren alde zaharrean kokatuta dago, inguruko eraikuntza-ezaugarriak gordetzen dituen eraikin historiko batean, orain urte batzuk eraberritua. Zazpi logela ditugu lo egin eta atseden hartzeko. Logela horiek guztiek telebista, ADSL konesioa, wifia eta komuna daukate. Egongela amankomun eta eroso bat dauka. Lau logela bi apartamentu isolatuetan bilakatu daitezke. Gainerako hiru logela bikoitzak dira. Ostatuak badauka barruko patio-lorategi txiki apain bat. Bizikleta gordailua dauka. 18 lagunentzako tokia.

Alde zaharra, 44 - Tel: 948 60 48 15 / 626 17 79 15

E-maila: hostalelosta@hotmail.com

Web orrialdea: www.hostalelosta.com

Euskeraz hitzegiten badakigu. Egonaldi zoriontsua!

LANDETXEAK

Barbonea

Herrigunean kokatuta dagoen etxe tradizional berritua, Plazaolako burdinbide berdearen aldamenean. 5 gela ditu (4 bikoitz eta senar-emazteentzako 1). Bi bainugela oso, tximinia eta TB duen egongela-jangela. Sukalde ekipatua. Irakurtzeko txokoa duen atondo zabala. Berogailua doako egurrarekin. Berdegunea du zenbait hiri-altzarirekin.

Alde zaharra, 28 - Tel: 948 50 40 96

E-maila: info@casabarbonea.com

Web orrialdea: www.casabarbonea.com

Ezkillenea

Etxe tradizional hau guztiz berrituta dago; hasierako egitura mantentzen du eta birgaitze-lanetan material nobleak erabili dira. Herriko alde zaharrean kokatua dago. 2 gela zabal ditu, horietako 1 senar-emazteentzako ohearekin eta beste biak bi ohekoak (den-denetan TB dago), 2 bainugela (ile-lehorgailuarekin), sukaldea guztiz ekipatua eta egurrezko tximinia duen egongela zabal bat (TB, DVD, tximinia, mahai-jolasak...).

Alde Zaharra, 47 - Tel: 676 88 76 46 / 660 15 68 71

E-maila: info@ezkilenea.com

Web orrialdea: www.ezkilenea.com

Urgain I eta II

Herriko alde zaharrean kokatuta dagoen etxe tradizional berritua, Plazaolako burdinbide berdetik 50 metrora. Bi etxebizitza dira, bat lehen solairuan kokatua eta bestea bigarrenean, igogailutik sarbidea dutela. Bakoitzak 3 gela bikoitz ditu (1 bainugelarekin). Guztiz ekipatuta dago sukaldea, bere garbigailu, ontzi-garbigailu, mikrouhin-labe, lisaburdina eta abarrekin. 2 bainugela (ile-lehorgailuarekin). Egurrezko tximinia eta TB dituen egongela. Behe-solairuan, jolas-areto bat dago futbolinarekin, bi etxebizitzentzat balio duena.

Tel: 616 476 308 / 948 50 43 51

E-mail: urgain1-2@hotmail.com

Web orrialdea: www.urgain1-2.com

Ostabe

Orain berriki egindako etxea, tradiziozko gauzak mantenduz eta xehetasun guztiekin apaindua, egur nobleak eta harria erabiliz. 3 solairu eta 4 gela dituen etxebizitza (3 gela bikoitz eta indibidual bat), 3 bainugela (2 bainuontziarekin eta 1 dutxarekin), guztiz ekipatuta dagoen egongela-jangela (ostalariek bakarrik erabiltzeko jolasekin) eta guztiz ekipatuta dagoen sukaldea (garbigailua, ontzi-garbigailua, labea, txigorgailua...). Lorategirako irteera ataripearekin. Ez da onartzen animaliarik.

C/ Plazaola, 18 - Tel: 688 84 40 21

Plazaola landa-apartamentua

Herrigunean kokatuta dagoen apartamentua, Plazaolako burdinbide berdearen aldamenean. Lau gela bikoitz, gela indibidual bat eta ohe gehigarri bat ditu. Bainugela osoa, garbigela eta dutxa. Tximinia eta TB dituen egongela zabala. Guztiz ekipatuta dago sukaldea. Berogailu zentrala. Lorategia. Euskaraz mintza daiteke.

Tel: 948 50 40 52

KANPINAK

Aralar

2. mailako kanpina eta aterpetxea. 13.000 m2-ko azalera eta 450 lagunentzako tokia du. Harrera-zerbitzua du eguneko 24 orduetan, eta horrez gain, supermerkatua, taberna, kafetegia, jatetxea, igerilekua, sauna, solariuma eta garbitokia. Bizikletak eta bungalowak alokatzen dira. 50 litera eta barbakoa bat ditu aterpetxeak.

Plazaola kalea, 9 - Tel: 948 50 40 11 - Fax: 948 50 40 11

Web orrialdea: www.campingaralar.com