Hasiera > Lekunberrin bizi > Eguneko zentroa

Eguneko zentroa

 
Zer da Eguneko Zentroa?
          Adineko pertsonei, egunez, erabateko harrera eskaintzen duen, baliabide soziosanitario bat da.
 
Eguneko Zentroak erabiltzaileekin garatu nahi duena:
Autonomia eta funtzionalitate mailarik altuena sustatzea eta mantentzea.
Laguntza ekiditea, gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta sozialak sustatuz.
Autoestimua eta ongizate emozionala hobetzea.
Haien parte hartzea eta gizarte mailako integrazioa sustatzea.
Zentrora etortzen diren pertsonei ikasketa prozesu berriak eskaintzea.
 
Eguneko Zentroak familia edo zaindarientzat honako xedeak ditu:
Informazioa, aholkuak eta laguntza eskaintzea.
Zaintzaren kalitatea hobetzeko ezagupenak eta gaitasunak eskaintzea.
Estresa ekiditeko gaitasunak eskuratzeko bideak eskaintzea.
Denbora librea eta atsedena eskaintzea.
Zaintzaileen paperarekin sor daitezkeen familia arazoak ekiditea.
Zaintzaileak garatu dezakeen gehiegizko kargaren arriskua murriztea.
 
Rehabilitazio eta aurrezaintza zerbitzuak:
Fisioterapia:
* Gaitasunak eta funtzioak mantentzea eta indartzea.
* Ebakuntza ondorengo tratamendua.
* Fisioterapia neurologikoa (hemiplegia, parkinson, dementzia...).
* Menpekotasunari aurre hartze programak.
Okupazio-terapia:
* Eguneroko jardueretan birgaitzea.
* Estimulazio kognitiboa.
* Memoria indartzea.
* Musikoterapia, psikomotrizitatea eta laborterapia.
* Sentimen anitzeko terapia.
* Terapia lagungarriak.
* Zahartzaroko dementziaren prebentzioa.
 
Arreta pertsonalerako eta eguneroko oinarrizko jardueretako zerbitzuak:
* Komunitatean integratzea (ikastetxeekin elkarnala, elkarteak eta abar).
* Irakurtzeko zaletasuna sustatzea.
* Atsegin hartzeko, aisialdirako eta denbora librerako jarduerak.
 
Zentroak eskaintzen dituen zerbitzu orokorrak:
* Elikadura (gosaria, bazkaria eta askaria).
* Erabiltzailearen higienea.
* Egokitutako garraioa.
 
Sarrera onartzeko irizpideak:
60 urtetik aintzinerat osasuntsu bizitzeko asmoa duten helduak.
 
Zentroaren ordutegia eta informazioa:
Zentroa:
Astelehenetik ostiralera: 8 edo 4 orduko egonaldiak. Ordutegi aldakorrak.
Telefono bidezko arreta:
948 504 475 / 616 397 044 (Silvia)
 

Informazio gehiago jaso edota eraikuntza ezagutu nahi dutenek, hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik
 
Lekunberri-Larraungo Eguneko Zentroa
C/Artzanegi Kalea, 21 - 2 behea
31870 Lekunberri (Nafarroa)
948 504475 / 616 397 044 (Silvia)
Lekunberriko Garapen Elkartea S.L.