Hasiera > Tramiteak > Errolda: Alta ematea, baja ematea, helbidez aldatzea

Tramiteak

Errolda: Alta ematea, baja ematea, helbidez aldatzea

Altaren edo helbide-aldaketaren eskaera?

Lekunberriko Biztanleen Udal Erroldan Alta emateko eskaera Udaletxe bertako udal bulegoetan egiten da, interesatuak horretarako eskaera egin ondoren.

Interesatuak "Alta emateko Errolda Orria" aurkeztu beharko du Udaletxean, behar bezala betea eta sinatua. NAN edo pasaportea aurkeztu beharko du.

Lekunberriko Biztanleen Udal Erroldan Helbidea Aldatzeko eskaera Udaletxe bertako udal bulegoetan egiten da, interesatuak horretarako eskaera egin ondoren. Interesatuak "Helbidea Aldatzeko Errolda Orria" aurkeztu beharko du Udaletxean, behar bezala betea eta sinatua. Etxebizitzaren okupazioaren fotokopia edo egiaztagiria eta NAN edo pasaportea aurkeztu beharko ditu.

Udal bulegoetara etortzerik ez badu, beste pertsona batek jaso dezake agiria eta gero eskatzailearen sinadurarekin eta NANaren fotokopiarekin aurkeztu.

Baja emateko eskaera?

Lekunberriko Biztanleen Udal Erroldan baja emateko eskaera automatikoki izapidetuko da, Udaleko beste herri batean alta emateko eskaera egin ondoren. Hau da, ez da beharrezkoa interesatua Lekunberriko bulegoetara joatea bere baja jakinaraztera.

Informazio gehiago nahi baduzu, dei iezaguzu 948504211 telefonora

<< Itzuli